XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Onartu gabeko ikusi eta hainbeste egunetarako letrak: Deskonturako hobariak ageriko egunak dira, hauei 8 egun kenduko zaizkie Bankuak hobaria ematen badu.

Ikusi eta 15 egunetarako letra bati 15 eguneko deskontua kalkulatzen zaio edo 7 egunekoa bankuak hobaria ematen badu.

g) Merkatal zenbakia, kapitala denborarekin biderkatuz kalkulatzen dela gogora ezazu.

Deskontuaren kasuan, idatzizkoa bider egunak biderkatuko da zenbakia kalkulatzeko.

h) Komisioa kalkulatzeko mileko hainbateko bat kalkulatzen da.

Mileko hori kalkulatzeko, berriz, tarifa minimoak kontutan hartu behar dira eta, beraz, hiri bankagarria, hiri erdibankagarria edo herria den ala ez kontsideratzekoa da.

Komisioagatik kobratzeko den minimoa badago.

Honek zera esan nahi du: minimo horretara helduko ez diren letrek ezarririko minimoa komisiotzat edukiko dutela.

i) Gastu finkoak honelako gastuak dira: Posta, telegrafoa etab.

10.4. FAKTURA BATEN LlKIDAZIOA.

Nola kalkulatuko da likidazioa?.

Faktura bat ondo bete ondoren eta efektu bakoitzagatik egunak, komisioa eta gastu finkoak (baldin badaude) kalkulatutakoan, idatzizko zutabeak zenbakienak, komisioenak eta gastuenak batzen dira.